GOMENDIOAK

* Haragi sorta bakoitza, bost kiloko pakete bat osatzen duten klase desberdinetako zenbait pakete txikitxoz osatua dago. Pakete bakoitza, hutsean ontziratua dago, etiketatua, non okela mota eta iraungipen-data agertzen da. Data hau arte, hozkailuan gorde ezkero kontsumituak izan daitezkeen arren, pakete pare bat hurrengo egunotan jateko banatzea eta besteak izoztea gomendatzen dugu. Horrela, okela bere ezaugarri guztiak mantentzea lortuko dugu.



*Hezurra daukaten paketeetan (sahieskia edo txuleta esaterako), hutsa galdu daiteke. Horregatik 5 kiloak osatzen dituen poltsa haundia zabaltzean, jarraian jatea edo izozta komeni da. .



*Izoztutako haragia sukaldean prestatzeko, 24-48 ordutan izozkailutik atera eta hozkailuan edukitzea gomendatzen da.



*Okelak bere propietate guztiak gorde ditzan, kontsumitu baino ordu laurden lehenago paketetik ateratzea komeni da.